Ikusi eta bilatu sistemaren erregistroak (log)

logdrake

Tresna hau[30] Mageia Kontrol Gunean Sistema fitxan aurkitzen da, "Ikusi eta bilatu sistema erregistroak" etiketatuta.

Erregistroetan bilaketa bat egin

Lehenengo, sar ezazu begiratu nahi duzun gako-katea bat datorren eremua eta/edo nahi duzun funtsezko gako-katea ez duzu erantzunen eremu artean ikusi nahi bat ez datozela. Ondoren, aukeratu Aukeratu fitxategia eremuan bilatu fitxategia(k). Nahi izanez gero, posible da egun bakar batera bilaketa mugatzea. Aukeratu ezazu Egutegia, urte eta hilabeteko alde bakoitzeko geziak txikiak erabiliz, eta egiaztatu "Soilik hautatutako eguna erakutsi". Azkenean, sakatu Bilaketa botoia fitxategi edukia deituriko leihoan emaitzak ikusteko. Posible da .txt formatuan emaitzak gordetzea Gorde botoian klik eginez.

Oharra

Mageia Tresna Erregistroak Mageia-ko konfigurazio tresnetako erregistroak barne hartzen ditu Mageia-ren Kontroleko Guneko tresnak bezalakoak. Erregistro hauek konfigurazioa aldatzen den aldi bakoitzean eguneratzen dira.

Konfiguratu posta alertak

Posta alerta automatikoki egiaztatzen du sistemaren karga eta zerbitzuak orduro eta beharrezkoa izanez gero, e-mail bat bidaltzen du konfiguratutako helbidera.

Tresna hau konfiguratzeko, klikatu Posta Alerta botoian eta ondoren hurrengo leihoan, Konfiguratu posta alerta sistema botoi destolesgarria. Hemen, exekutatzen diren zerbitzu guztiak erakusten dira eta kontrolatuko direnak aukera daitezke (beheko irudia ikusi).

Zerbitzu hauek gainbegiratu daitezke:

  • Webmin zerbitzua

  • Postfix posta-zerbitzaria

  • FTP Zerbitzaria

  • Apache World Wide Web zerbitzaria

  • SSH zerbitzaria

  • Samba zerbitzaria

  • Xinetd zerbitzua

  • BIND Ebatzi Domeinu Izena

Hurrengo pantailan, hautatu Kargatu onartezina uste duzun balioa. Karga prozesu baten eskaria adierazten du, karga altua sistema moteltzen du eta karga oso altua prozesu bat kontroletik kanpo joan dela adieraz dezake. Balio lehenetsia 3 da. karga balioa prozesadoreen hirukoitza izatea gomendatzen dugu.

Azken pantailan, idatzi Posta elektronikoaren helbidea ohartarazi behar den pertsonarena, eta erabili behar den Posta elektronikoko zerbitzaria (tokikoa edo Internetekoa).



[30] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, logdrake root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...