Kudeatu disko partizioak

drakdisk edo diskdrake

Abisua

Tresna honek[40] oso boteretsua da, huts ñimiño batek edo zure teklatuan katu batek salto eginez partizio batean datu guztiak galtzera edo disko gogor guztia ezabatzera gida dezakete. Arrazoi horretarako, tresna pantailaren gainean ikusiko duzu pantaila. Irteera gainean klik egin ezazu jarraitu nahi duzula seguru ez bazaude.

Disko gogor bat baino gehiago edukiz gero, lan egin nahi duzun disko gogorrera aldatu zaitezke fitxa zuzena aukeratuz (sda, sdb, sdc etab).

Zuk akzio askoren artean aukera dezakezu disko gogorra zure lehentasunetara estutzeko. Disko gogor osoa garbitzea, partizioak banatzea edo bat egitea, bere tamaina edo bere fitxategi-sistema, bere formatua aldatzea edo zatiketa batean aurkitzen dena bistaratzea: dena posiblea da. Behealdeko Ezabatu botoia disko gogor osoa ezabatzeko da, gainerako botoiak eskuinean egiten dira ikusgai partizio batean klik egin ondoren.

Oharra

EFI sistema izanez gero, "EFI sistema partizioa" izeneko partizio txiki bat ikusi ahal izango duzu, /boot/EFI-n muntatuta. Inoiz ez ezabatu, zure sistema eragile ezberdinen abioak dituelako.

Hautatutako partizioa muntatuta badago, beheko adibidean bezala, ezin duzu aukeratu tamainaz aldatzea, formateatzea edo ezabatzea. Partizioa lehenengo desmuntatua izan behar da hori egin ahal izateko.

Soilik posible da partizio tamaina aldatzea bere eskuinaldean

Partizio mota bat aldatzeko (aldaketa ext3-tik ext4-ra adibidez) partizioa ezabatu eta gero berriro sortu mota berriarekin. Sortu botoia agertzen da diskoan toki huts bat hautatuta dagoenean

Existitzen ez den muntai puntu bat aukeratu ahal izango baduzu, sortu egingo da.

Aditu modua hautatuz eskuragarri izango dituzu estra ekintza batzuk, partizioa etiketatzea bezala, pantaila azpitik ikus daitekeen bezala.



[40] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakdisk edo diskdrake root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...