Partekatu Internet lotura bertako beste makina batzuekin

drakgw

Printzipioak

Hau erabilgarria da zuk, Interneterako (2) Sarbidea duen eta sare lokalera (1) ere konektatuta dagoen, konputagailua (3) duzunean. Zuk pasabide bezala konputagailua (3) erabil dezakezu beste lan-estazio batzuetarako (5) eta (6) sarbidea emateko sare lokalean (1). Hartarako, pasabideak bi interfaze izan behar ditu; lehenak Ethernet txartel bat bezala egon behar du sare lokalean, eta Internetera (2) konektatuta bigarrena (4).

Lehen urratsa sarea eta Interneteko sarbidea ezarrita dagoela egiaztatzea, honela deritzon atala “Sare Gunea”-en dokumentatuta dagoen bezala.

Pasagune morroia

Morroiak[23] bertan azaltzen diren ondoz ondoko urratsak eskaintzen ditu:

  • Morroiak ez ditu gutxienez bi interfazeak antzematen, honi buruz ohartarazten da eta sarean gelditzea eta hardwarea ezartzea eskatzen da.

  • Internet konexiorako erabiltzen den interfazea zehaztu. Morroia automatikoki iradokitzen du interfaze bat, baina proposatzen duena zuzena den egiaztatu beharko duzu.

  • zehaztu zein LAN sare interfazea sarbidea erabiltzen den. Morroiak bat proposatzen du, begiratu hori zuzena den.

  • Morroiak Lan sareko parametroak porposatzen ditu, hala nola, IP helbidea, maskara eta domeinu izena. Egiaztatu parametro horiek oraingo konfigurazioekin bateragarriak direla. Gomendagarria da zuk balio horiek onartzea.

  • ordenagailua DNS zerbitzari gisa erabili behar den zehaztu. Baietz bada, morroiak egiaztatuko du bind instalatuko dela. Bestela, DNS zerbitzari baten helbidea zehaztu behar duzu.

  • ordenagailua DHCP zerbitzari gisa erabiliko den zehaztu. Baietz bada, morroiak egiaztatuko du dhcp-zerbitzaria instalatuta eta DHCP eremuko hasiera eta amaiera helbideekin ezartzea eskaintzen da.

  • ordenagailua proxy zerbitzari gisa erabiliko den zehaztu. Baietz bada, morroiak egiaztatuko du squid instalatuta dagoela eta hura ezartzea eskiniko zaizu, administratzaileak (admin@mydomain.com) helbidearekin, proxy izena (myfirewall@mydomaincom) du, portua (3128) eta cache tamaina (100 Mb).

  • Azken urratsa pasagunea makina inprimagailuak eta partekatzeko konektatuta dagoela ikusteko aukera ematen du.

Ohartarazi egingo zaizu suebakia aktibo dagoela jakiteko.

Bezeroa konfiguratu

DHCP-arekin pasabidea itxuratu baduzu, soilik beharrezkoa da sare-konfigurazio tresnan helbidea era automatikoan lortzen dela zehaztea (DHCP-aren bitartez). sarera konektatzen denean lortzen dira Parametroak. Metodo hau baliozkoa da bezeroak erabilitako sistema eragilea edozein dela ere.

Sare-parametroak eskuz zehaztu behar badituzu, pasabidea zehaztu behar du, bereziki, pasabide bezala jokatzen duen makinaren IP helbidea sarrertzearen bitartez.

Gelditu konexioa partekatzea

Mageia ordenagailuko konexioa partekatzea gelditu nahi baduzu, abiarazi tresna. Konexioa ezartzeko edo partekatzea gelditzeko aukera emango dizu.



[23] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakgw root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...