Partekatu zure disko zurrunaren partizioak

diskdrake --fileshare

Tresna sinple hau[42] administratzaileari baimentzen dio, windows edo Linux sitema eragileak erbiltzen duten sare lokal bereko beste erabiltzaile batzuekiko bere /home-ko azpidirektorioen zatiak partekatzea.

Mageia Kontrol Gunean aurkitzen da, Tokiko Disko fitxan, "Partekatu zure disko gogorrean partizioak" etiketaz.

Lehenik eta behin, erantzun honako galdera hauei: "Erabiltzaileei haien direktorio batzuk partekatzea baimendu nahi duzu?", Egin klik Ez partekatzea erantzuna ezezkoa bada erabiltzaile guztientzat, sakatatu Erabiltzaile guztiak baimendu erabiltzaile guztiak baimentzeko, edo egin klik Pertsonalizatu erantzuna batzuentzat ezezkoa eta beste batzuentzat baiezkoa bada. Azken kasu horretan, haien direktorioak partekatzea baimenduta duten erabiltzaileak sistemak autmatikoki sortuko duen Fileshare taldeko kide izan berha dira, Geroago galdetuko zaizu honi buruz.

Sakatu Ados, eta bigarren leiho bat agertuko da NFS-ren eta SMB-ren artean aukeratu dezazun eskatuko dizuna. NFSmarkatu ezazu Linux sareko sistema eragile bakarra bada, edo SMBsareak Linux eta Windows konputagailuak baditu. Ondoren klikatu OK. Eskatutako paketeak berehala instalatuko dira, beharrezkoa izango balitz.

Konfigurazioa osatu da, pertsonalizatua aukera aukeratu ezean. Kasu honetan, leiho bat Userdrake irekitzeko eskatzen dizu. Tresna honek aukera ematen dizu beren guneak partekatzeko baimendutako erabiltzaileei Fileshare taldera gehitzea. Erabiltzaile fitxan, sakatu Fileshare taldera gehitu beharreko erabiltzaileak, eta gero Editatu, Taldeen fitxan. Taldea markatu eta sakatu Ados. Userdrake buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi honela deritzon atala “Erabiltzaileak eta taldeak”.

Oharra

Fileshare taldera erabiltzaile berri bat gehitzean, Sarean deskonektatu eta berriro konektatu behar duzu aldaketak egin ahal izateko kontuan.

Hemendik aurrera fileshare taldeko erabiltzaile bakoitzak bere/bere fitxategi-kudeatzailean hautatu ahal izango du direktorio partekatzea, baina fitxategi-kudeatzaile guztiek ez dute zerbitzu hau.



[42] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, diskdrake --fileshare root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...