Erabiltzaileak eta taldeak

userdrake

Tresna hau[32] Sistema fitxa azpian aurkitzen da Mageia Kontrol Gunean "Sisteman Erabiltzaileak kudeatu" bezala etiketatuta

Tresna aukera ematen dio administratzaile bati erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea, horrek esan nahi du, erabiltzaileak edo taldeak gehitzeko edo ezabatzeko eta erabiltzaile eta talde ezarpenak aldatzeko (ID, shell, ...)

Userdrake zabalik dagoenean, dauden sistemako erabiltzaile guztiak zerrendatzen dira Erabiltzaile fitxan, eta taldeak Tealde fitxan. Biak fitxak modu berean funtzionatzen dute.

1 Gehitu Erabiltzailea

Botoi honek irekiko du eremu guztiak hutsik dituen leiho berria:

Izen Osoa eremua familiaren izena eta izen soziala sartzeko erabiltzen da, baina posible da edozer edo ezer ez idaztea!

Saioa hasi beharrezko eremua da soilik.

Pasahitza zehaztea oso gomendagarria da. Badaude eskuinean ezkutu txiki batzuk, gorria izanez gero, pasahitza ahula da, oso motza edo saio hasierako izenarekiko oso antzekoa da. Zifrak, beheko eta goiko karaktereak, puntuazio-markak, eta abar erabili behar zenituzke. Ezkutua laranjara eta gero berdera igarotzen da pasahitzaren indarra hobetzen denean.

Pasahitza berretsi eremuan pasahitza ondo idatzi dela ziurtatzeko dago.

Shell-en Hasiera gehitzen ari zaren erabiltzaileak erabiliko duen shell-a aldatzea baimentzen duen zerrenda destolesgarria da, aukerak Bash, Dash eta Sh dira.

Sortu talde pribatu bat erabiltzailearentzat, gaitzen bada, izen bereko taldea sortuko da automatikoki eta erabiltzaile berria bere kide bakarra bezala (hau edita daiteke).

Beste aukerak begien bistakoa izan behar dira. Erabiltzaile berria berehala sortzen da Ados sakatu ondoren.

2 Gehitu Taldea

Soilik talde berriaren izena sartu behar duzu, eta behar izanda, taldearen ID espezifikoa.

3 Editatu (erabiltzaile bat hutatutaz gero)

Erabiltzailearen datuak: Erabiltzaileak sorkuntzan emandako (ID-a ezin da aldatu) datuak aldatzea gaitzen du.

Kontu Informazioa:

Lehenengo aukera iraungitze data bat kontuari ezartzea da. Konexioa ezinezkoa da data horretatik aurrera. Hau aldi baterako kontuetan erabilgarria da.

Bigarren aukera kontu blokeatzeko da, konexioa ezinezkoa da kontua blokeatuta dagoen bitartean.

Posible da, halaber ikonoa aldatzea.

Pasahitz Informazio: Aukera ematen du pasahitzaren iraungitze data jarri ahal izatea, hau erabiltzaileak bere pasahitza noizbehinka aldatzen behartzen du.

Taldea: Hemen taldeak duen erabiltzaile kideak hauta ditzakezu.

Oharra

Konektatutako erabiltzaile-kontu bat aldatzen ari bazara, aldaketak ez dira eraginkorrak izango datorren saioa hasi arte.

4 Editatu (talde bat hautatuz gero)

Talde Datuak: Aukera ematen dizu taldeari izena aldatzeko.

Erabiltzaile Taldeak: Taldeko kideak diren erabiltzaileak hemen hauta ditzakezu

5 Ezabatu

Hautatu erabiltzaile bat edo talde bat eta sakatu Ezabatu ateratzeko. Erabiltzaile batentzat, leiho bat agertzen da etxe direktorioa eta postontzi ere ezabatuko den galdezka. Talde pribatu bat sortzen bada erabiltzailearentzat, baita ezabatu egingo da.

Abisua

Posible da hutsik dagoen ez da talde bat ezabatzea.

6 Freskatu

Erabiltzaile Datu-baseak Userdrake-etik kanpo alda daitezke. Ikonoan klikatu pantaila freskatzeko.

7 Gonbidatua kontua

gonbidatua kontu berezi bat da. Norbaiti sistemarako sarrera denboraldi baterako zuzendutako erabateko segurtasunarekin. Saio-hasiera xguest-a da, pasahitz bat ere ez dago, eta ezinezkoa da sisteman aldaketak egitea kontu honekin. Direktorio pertsonalak saioaren bukaeran ezabatzen dira. Kontu hau gaituta dago modu lehenetsian, hura desgaitzeko, Ekintza -> Gonbidatu kontua kendu menu gainean egin klik.



[32] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, userdrake root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...