Ezarri eskanerra

scannerdrake

Instalaketa

Tresna honek [18] sarbidea ematen dizu eskanerra gailu bakar batean edo eskaneatze funtzioa barne hartzen duen anitz gailu bat konfiguratzea. Ordenagailuari konektatutako tokiko gailuak partekatzeko aukera ematen dizu urruneko ordenagailu batekin edo urruneko eskanerrera sartzeko aukera ematen du.

Lehen aldiz tresna hau hasten duzunean, ondorengo mezua lor dezakezu:

"SANE paketeak instalatu behar dira eskanerrak erabili ahal izateko

SANE paketeak instalatu nahi duzu?"

Aukeratu Bai jarraitzeko. scanner-gui eta task-scanning instalatu egingo dira oraindik instalatu ez badira.

Zure eskanerra behar bezala identifikatzen bada, goiko pantailan zure eskanerraren izena ikusten baduzu, eskanerra erabiltzeko prest dago, adibidez, XSane edo Eskaneatze Sinplea.

Kasu horretan, orain duzu agian Eskanerra partekatzeko konfiguratzeko aukera. Horri buruz irakurri dezakezu honela deritzon atala “Scannersharing”.

Hala ere, zure eskanerra ez bada behar bezala identifikatzen, eta haren kablea(k) eta botere etengailua egiaztatu eta gero Bilatu eskaner berria sakatzen ez badu laguntzen, sakatu beharko duzu Gehitu eskaner bat eskuz.

Aukeratu zure eskanerraren marka ikusten duzun zerrendatik, eta gero, bere mota marka horretarako zerrendatik eta sakatu Ados

Oharra

Ez baduzu zure eskanerra zerrendan aurkitzen, eta hautatu Utzi

Mesedez egiaztatu zure eskanerra bateragarria dn ala ez SANE: gailu bateragarriak orrialdean eta laguntza eskatu foroetan.

Irudia 1. Portua aukeratu


Ezarpen hau utzi dezakezu Auto-detektatu portu eskuragarriak zure eskanerra interfazeak portu paralelo bat izan ezean. Kasu horretan, aukeratu /dev/parport0 bat besterik ez baduzu.

Ados sakatu ondoren, kasu gehienetan azpitik antzeko pantaila bat ikusiko duzu.

Ez baduzu pantaila hori lortzen, orduan irakurri honela deritzon atala “Aparteko instalazio urratsak”.

Scannersharing

Hemen makinara konektatutako eskanerrra eskuragarri egon behar duen ala ez urruneko makinekin eta zein makinarekin aukera dezakezu. Hemen erabaki dezakezu, halaber, urruneko ordenagailuko eskanerra erabilgarria izango den makina honetan.

Eskanerra host-era partekatzea: hots izen edo IP helbidea erantsi edo kendu ahal izango dira host-ak onartzen duen tokiko gailu(etan) sartzeko zerrendatik, ordenagailu honetan.

Urruneko eskanerren erabilera: izen edo IP host-aren helbidea gehitu edo ken daiteke urruneko eskanerraren sabidea ematen duten host-en zerrendatik .

Eskaner hosta partekatuz: hosta gehitu ditzakezu.

Partekatu zure eskanerra host-etan: zehaztu hosta(k) bertan gehitzeko edo urruneko ordenagailu guztietan gaitu.

"Urruneko makina guztiak" onartzen dute bertako eskanerrera sartzea.

saned paketea ez dago oraindik instalatuta, tresna honek eskaintzen du.

Amaieran, tresnaren honek fitxategi hauek aldatzen ditu:

/etc/sane.d/saned.conf

/etc/sane.d/net.conf

/etc/sane.d/dll.conf "sare" zuzentaraua gehitu edo azaldu

Halaber konfiguratuko ditu saned eta xinetd abioan hasteko.

Bereziak

  • Hewlett-Packard

    HP eskaner gehienak (HPLIP) HP Gailu kudeatzailetik kudeatzen dira, zeinek inprimagailu ere kudeatzen ditu. Kasu honetan, tresna honek ez du onartzen hura konfiguratzea eta HP Gailu kudeatzailea erabiltzera gonbidatzen zaitu.

  • Epson

    Gidariak eskuragarri daude orrialde honetan. Adierazitako denean, iscan-data paketea lehenik, ondoren iscan (orden honetan) instalatu behar dituzu. Posible da iscan pakete hori eta sane paketeari buruzko gatazka baten abisu bat sortzea. Erabiltzaileek jakinarazi dute ohartarazpen honi ez ikusia egingo ahal zaiola.

Aparteko instalazio urratsak

Posible da zure eskanerrerako portu bat hautatzea Irudia 1, “Portua aukeratu” pantailaren ondoren, urrats gehigarri bat edo gehiago hartu behar duzu zure eskanerra behar bezala konfiguratzeko.

  • Kasu batzuetan, esan da eskanerra bere firmwarea kargatu behar duela hasten den bakoitzean. Tresna honek gailua kargatzeko aukera ematen dizu, zure sisteman instalatu ondoren. Pantaila honetan firmwarea instalatu dezakezu CD edo Windows instalazio batetik, edo interneteko saltzailearen gunetik jaitsitako bat instalatu dezakezu.

    Gailuaren firmwarea kargatu behar denean, denbora luze bat hartu dezake lehen erabilera bakoitzean, seguru asko, minutu bat baino gehiago. Beraz, pazientzia izan.

  • Era berean, pantaila bat jaso ahal izango duzu /etc/sane.d/"name_of_your_SANE_backend".conf file. doitzeko

  • Horiek edo bestelako argibideak arretaz irakurri eta zer egin ez badakizu, aske zara laguntza eskatzeko ere foroan.



[18] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, scannerdrake root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...