Partekatzea

Pantaila hau eta Sareko Zerbitzuenak soilik ikusgaiak dira drakwizard paketea instalaturik badago. Zuk hainbat tresnen artean aukera dezakezu zerbitzari desberdinak itxuratzeko. Beheko estekan klik egin ezazu edo honela deritzon atala “Partekatzea” informazio gehiago lortzeko.

FTP konfiguratu

drakwizard proftpd

Tresna hau[5] FTP zerbitzari bat ezartzen lagun zaitzake.

Zer da FTP?

Fitxategiak Transferitzeko Protokoloa (FTP) fitxategiak hots batetik beste host bati transferitzeko TCP oinarritutako protokolo estandar bat da, hala nola Internet sarean erabilia. (Wikipedia)

Proftpd drakwizard-ekin FTP zerbitzari bat konfiguratu

Ongi etorri FTP morroira. Gerrikoa lotu.

  1. Sarrera

    Lehenengo orria sarrera bat besterik da, klikatu Hurrengoa.

  2. Erakusgai zerbitzari hautaketa: Tokiko sarea eta/edo Mundukoa

    FTP zerbitzariak Interneten erakustea bere arriskuak ditu. Prest gauza txarretarako.

  3. Zerbitzari Informazioa

    Zerbitzaria sare lokalean edo Interneten bat etorriko den izena sar ezazu.

  4. Zerbitzari Aukerak

    Ezarri entzuteko portuak, espetxeratu erabiltzaileari, baimendu bizi orriak eta/edo FXP (File eXchange Protocol)

  5. Laburpena

    Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu Hurrengoa.

  6. Amaitu

    Bukatutakoan! Klik Amaitu.

Konfiguratu web zerbitzaria

drakwizard apache2

Tresna hau[6] web zerbitzari bat ezartzen lagun zaitzake.

Zer da Web zerbitzaria?

Web zerbitzaria, Internet bidez eskura daitekeen web edukia emateko laguntzen duen softwarea da. (Wikipedia)

Apache2 Web zerbitzari bat eratzea drakwizard-ekin

Ongi etorri web zerbitzari morroira.

  1. Sarrera

    Lehenengo orria sarrera bat besterik da, klikatu Hurrengoa.

  2. Erakusgai zerbitzari hautaketa: Tokiko sarea eta/edo Mundukoa

    Web zerbitzariak Interneten erakustea bere arriskuak ditu. Prest gauza txarretarako.

  3. Zerbitzari Erabiltzaile Modulua

    Erabiltzaileei bere gune propioak sortzeko aukera eman.

  4. Erabiltzaile web direktorioaren izena

    Erabiltzaileak direktorioa sortu eta bete behar du, ondoren, zerbitzariak bistaratzeko.

  5. Web Zerbitzariaren Lehenetsitako Direktorioa

    Web zerbitzarietan duzun dokumentuen lehenetsitako bidea konfiguratzeko ahalbidetzen du.

  6. Laburpena

    Segundo bat hartu ezazu aukera hauek begiratzeko, ondoren klikatu Hurrengoa.

  7. Amaitu

    Bukatutakoan! Klik Amaitu.



[5] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard proftpd root bezala idatziz.

[6] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard apache2 root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/07/2019
loading table of contents...