Abioa

Pantaila honetan hainbat tresnen artean aukera dezakezu zure abio pausoak ezartzeko. Beheko estekan klik egin ezazu gehiago ikasteko.

Gaitu saio hasiera automatikoa saioa automatikoki hasi dadin

drakautologin

Tresna hau[47] zure ingurune/mahaigainean erabiltzaile berari automatikoki konektatzeko aukera ematen dio, edozein pasahitz eskatu gabe. Autologin izenekoa. Hau ideia ona izan ohi da, han makina erabiltzeko erabiltzaile bakar bat badago.

Mageia Kontrol Guneko Abio erlaitzean kokatuta "Saio-hasiera automatikoa itxuratzea" deiturik.

Interfaze botoiak nahiko bistakoak dira:

Egiaztatu Abiarazi ingurune grafikoa zure sistema abiaraztean, X Window Sistema hasi ondoren exekutatzea nahi izanez gero. Horrela ez bada sistema testu moduan hasiko da. Dena den, posible da GUI-a eskuz abiaraztea. Hau 'startx' edo 'systemctl start dm' komandoa exekutatzen egin daiteke.

Si la primera casilla está activada, otras dos opciones aparecen. Marque o bien No, yo no quiero autologin , si desea que el sistema pida un usuario y contraseña, o bien Sí, deseo entrar automáticaticamente con este (usuario, escritorio), si es necesario. En este caso, también necesita suministrar el nombre de usuario por defecto y el escritorio por defecto.Lehengo laukia aktibatuta baldin badago, beste bi aukera agertuko dira. Markatu Ez, nik ez dut autologin-ik nahi, sistemak erabiltzailea eta pasahitza eskatzea nahi baduzu, edo Bai, (erabiltzaile, idazmahai) honekin automatikoki sartzea nahi dut, beharrezkoa bada. Horrelakoetan, lehenetsitako erabiltzaile izena hornitzea behar duzu baita lehenetsitako idazmahaia.

Ezarri abio sistema

drakboot

UEFI BIOS sistemaren ordez erabiltzen ari bazara, erabiltzaile interfazean zertxobait ezberdina da abio gailua EFI sistema partiziona (ESP) da, jakina.

Tresna honek [48] abio aukerak itxuratzea baimentzen du (bootloader-aren aukeraketa, pasahitz bat definitzea, lehenetsitako abioa, etab.)

Mageia Kontrol Gunean "Konfiguratu abio sistema" Abio etiketa pean aurkitzen da.

Abisua

Ez ezazu tresna hau erabili, egiten duzuna zehazki ez badakizu. Konfigurazio aldatzeak zure konputagailuaren abioa galaraz dezake!

Lehenengo zatian, abio kudeatzaile izenekoa, posible da BIOS erabiliz gero abio kargatzaile bat erabiltzeko aukeratzea, Grub, Grub2 edo Lilo, interfaze grafikoa edo testua soilik. Hobespen pertsonal kontua da, bai batak bai besteak erraztasun berak hornitzen dituztenez gero. Baita Abioko gailua ezar dezakezu, baina mesedez, ez ezazu ezer aldatu honetan aditua ez bazara. Abioko gailua abioko kargatzailea dagoen lekua da, eta edozein aldaketa zure ordenagailua abiaraztea sahiestu dezake.

UEFI sisteman, abio kargatzailea Grub2-efi da eta /boot/EFI partizioan instalatuta dago. FAT32 formatuko partizio hau instalatutako sistema eragile guztietarako komuna da.

Bigarren zatian, Aukera nagusiak izenekoa, denbora Lehenetsitako irudia abiatu aurretik atzerapen bat ezar dezakezu, segundotan neurtuta. Bitarte horretan, Grub edo Lilo eskuragarri dauden sistema eragileen zerrenda erakutsiko dizu, zuk bat aukeratzeko asmoz. Ez baduzu aukeratzen, abioko kargatzailea berez definituriko sistema eragilea hasiko du, behin ezarritako epea amaitu ondoren.

Hirugarren eta azken zatian, Segurtasunadeiturikoa, posiblea da pasahitz bat abio kargatzailerako jartzea. Horrek esan nahi du erabiltzailearen izena eta pasahitza abiaraztean galdetuko direla abiarazteko edo sarrera ezarpenak aldatzea aukeratzeko. Erabiltzaile-izena "root" da eta pasahitza hemen aukeratutakoa da.

Botoi Aurreratuak beste aukera batzuk aukeratzea baimentzen du.

Gaitu ACPI:

ACPI (Advanced Configuration and Power Interface) energia kudeatzeko estandar bat da. Erabiltzen ez diren gailuak geldituz elektrizitatea aurreztu dezakezu, metodo hau APM aurretik erabili zen. Hautatu lauki hau zure hardwarea ACPI estandarrarekin bateragarria bada.

Gaitu SMP:

SMP-ak Prozesadore Simetriko Anizkunak esan nahi du. Hainbat nukleoko prozesadoreetarako arkitektura da.

Oharra

Prozesadore bat baduzu HyperThreading-ekin, Mageia-k prozesadore duala bezala ikusiko du eta SMP-a aktibatuko du.

Gaitu APIC eta Gaitu Tokiko APIC:

APIC-ek Eten Kontrolatzaile Programagarri Aurreratuta esan nahi du. Bi osagarri daude Intel APIC-sisteman, APIC lokalean (LAPIC-a) eta I/O APIC-a. Bide hauek bus periferikoetatik jasotzen dituen etenak prozesadorean aurkitzen dituzten APIC lokal bati edo gehiagori. Oso erabilgarria da Prozesadore askotako sistema batentzat. Ordenagailu batzuek arazoak dituzte APIC sistemarekin izoztea eragin dezakenak edo gailuen okerreko antzematea (errore-mezua "sasikoa 8259A etena: IRQ7"). Kasu honetan, APIC-a eta/edo APIC lokal desaktibatu.

Hurrengo pantaila desberdina da aukeratu duzun abioko kargatzailearen arabera.

  • Grub Ondarea edo Lilo daukazu:

    Kasu honetan, abioan eskuragarri dauden sarrera guztien zerrenda ikusi ahal izango duzu. Lehenetsi asterisko bat du. Menuko sarreren ordena aldatzeko, sakatu gora edo behera geziak hautatutako elementua mugitzeko. Gehitu edo Aldatu botoietan klik egiten baduzu, leiho berri bat agertuko da kargatzaile menuan sarrera berri bat gehitu edo lehendik dagoen bat aldatzeko. Lilo edo Grub ezaguen izan behar ditzu tresna horiek erabili ahal izateko.

    Etiketa eremua librea da, eta bertan idatz daiteke, menuan agertzea nahi duzun edukia. Grub "title" komandoarekin bat dator. Adibidez: Mageia3.

    Irudi eremuak nukleoa gordetzen duen gailuaren izena dauka. Grub-en "kernel" komandoarekin bat dator. Adibidez /boot/vmlinuz.

    Root eremuak nukleoa gordetzen duen gailuaren izena dauka. Grub-en "root" komandoarekin bat dator. Adibidez (hd0,1).

    "Eranstea" etiketak kernel-ari abioan eman behar zaizkion aukerak dauzka.

    "lehenetsia" Kutxa hautatuta badago, GRUB sarrera hau hasieratuko du modu lehenetsian.

    Aurreratua izeneko aparteko pantailan, posible da Bideo-modua aukeratu ahal izatea, initrd fitxategia bat eta sare-profila, ikus honela deritzon atala “Kudeatu sareko profil desberdinak”, goitibeherako zerrendetan.

  • Grub2 edo Grub2-EFI dituzu (lehenetsia erabiltzen dute hurrenez hurren Ondare modua eta UEFI moduan abio kargatzaileak):

    Kasu honetan, goitibeherako zerrendatik Lehenetsia etiketa eskuragarri dauden sarrera guztiak erakusten ditu; klikatu lehenetsita nahi duzuna.

    "Eranstea" etiketak kernel-ari abioan eman behar zaizkion aukerak dauzka.

    Beste sistema eragile batzuk instalatuta badituzu, Mageia-k zure Mageia abiarazteko menura gehitzen saiatuko da. Portaera hori nahi ez baduzu, desmarkatu laukia Probatu Atzerriko SE

    Aurreratua izeneko pantaila gehigarrian, posiblea da Bideo-moduaaukeratzea. Abiorako Mageia nahi ez baduzu, baizik eta katea beste sistema eragile batetik kargatzea, egiaztatu laukia Ez ikutu ESP edo MBR eta abisua onartu.

    Abisua

    ESP-ean ez MBR-ean ez instalatzeak esan nahi du instalazioa hori ez dela martxan jarriko katea beste sistema eragile batetik kargatuko ez balitz.

    Beste hainbat parametro ezartzeko, Grub Customizerizeneko tresna erabil dezakezu, Mageia biltegietan eskuragarri (ikus beherago).

Ezarri saio kudeatzailea

drakedm

Hemen[49] idazmahai-ingurunean sartzeko zein pantaila kudeatzaile erabiliko duzun aukera dezakezu. Zure sisteman eskuragarri daudenak erakutsiko dira soilik.

Erabiltzaile gehienek soilik nabarituko dute emandako saio pantailenitxura desberdina dela. Hala ere, desberdintasunak daude funtzio bateragarrietan. LXDM pantaila kudeatzaile arin bat da, SDDM eta GDM estra gehiago dute.



[47] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakautologin root bezala idatziz.

[48] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakboot root bezala idatziz.

[49] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakedm root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/07/2019
loading table of contents...