Software Kudeaketa (Softwarea instalatu eta kendu)

rpmdrake

Rpmdrake-ra sarrera

Tresna hau[1], drakrpm bezala ezaguna, paketeak instalatu, ezabatu eta eguneratzeko programa bat da. URPMI-ren erabiltzaile interfaze grafiko bat da. Abiarazte bakoitzean, egiaztatuko ditu ('baliabide' deituetakoak) zuzenean Mageia-ko zerbitzari ofizialengandik jaitsitako lerroko paketeen zerrendak, eta aldi bakoitzean erakutsiko dizkizu zure ordenagailuarentzako azken aplikazio eta paketeak. Iragazki-sistema batek soilik pakete mota batzuk erakustea baimentzen du: instalatutako paketeak erakutsi ditzake soilik (lehenetsita), edo eguneaketa eskuragarriak soilik. Instalatu gabeko paketeak ere ikus ditzakezu soilik. Paketeak izenagatik ere ikusi ditzakezu, edo deskribapeneeko laburpenetan edo paketeen deskribapen osoetan edo paketeetan barneratutako fitxategi-izenetan.

rpmdrake lan egin dezan biltegiak ezarri behar dira honela deritzon atala “Baliabideak Konfiguratu”-rekin .

Garrantzitsua

Instalazioan zehar, Konfiguratutako biltegia instalazioa erabilitako hedabidea da, oro har, DVD edo CDa. hedabide hau mantentzen bada, rpmdrake eskatuko du pakete bat instalatzeko aldi bakoitzean, pop-up leiho honekin:

Aurreko mezua amorrua ematen badizu eta internetetik deskargatzeko muga gabeko konexio on bat baduzu, jakintsua da hedabide hori kendu eta lerroko biltegiak jartzea horren ordez honela deritzon atala “Baliabideak Konfiguratu”-ri esker.

Gainera, online biltegiak beti eguneratuta daude, pakete askoz gehiago dauka, eta zure instalatutako paketeak eguneratzeko aukera ematen dute.

Pantailaren zati nagusia

  1. Pakete mota iragazkia:

    Iragazki honek aukera ematen du pakete mota batzuk baino ez erakusteko. Kudeatzailea hasten duzun lehen aldian, aplikazio grafikoak soilik erakusten ditu. Pakete guztiak eta bere mendekotasunen eta liburutegiak guztiak edo pakete taldeak soilik, besteak beste, aplikazioak soilik, eguneratzeak edo Mageia bertsio berriagoetara migraturiko paketeak bistara ditzakezu.

    Abisua

    Lehenetsitako iragazki ezarpena Linux edo Mageiako kide berrientzako da, beharbada ez dute nahi komando lerroa edo tresna espezializatuak. Zuk dokumentazio hau irakurtzen duzunez gero, jakina interesatua zaude zure Mageiaren ezaguera hobetzean, beraz onena iragazki honetan "Guztiak" ezartzea da .

  2. Package egoera iragazkia:

    Iragazki honek instalatutako paketeak, instalatu gabeko edo pakete guztiak, bai instalatutako eta ez instalatutako paketeak soilik ikusteko aukera ematen du.

  3. Bilaketa modua:

    Ikonoan klikatu paketeen izenak bilatzeko, haien laburpenen bidez, haien deskribapen osoaren bidez edo paketean sartutako fitxategien bidez.

  4. "Aurkitu" kutxa:

    Sartu hemen hitz gako bat edo gehiago. Hitz gako bat baino gehiago erabili nahi baduzu '|' erabili hitz gakoen artean, adibidez "mplayer" eta "xine" bilatzeko denbora berean idatzi: 'mplayer | xine'.

  5. Guztia ezabatu:

    Ikur honek klik bakarrarekin "Bilatu" kutxan sartutako hitza guztiak ezaba ditzake .

  6. Kategorien zerrenda:

    Alde honetako barra argi sailkatzen ditu aplikazio eta pakete guztiak kategorietan eta azpi kategorietan.

  7. Deskribapen panela:

    Panel honek pakete izena, bere laburpena eta deskribapen osoa erakusten ditu. Hautatutako paketeari buruzko elementu erabilgarri asko erakusten du. Era berean, paketeari buruzko xehetasun zehatzak erakutsi dezake, paketean sartutako fitxategiak baita mantentzaileak eginiko azken aldaketak.

Egoera zutabeak

Behin behar bezala iragazkiak konfiguratuta, zure software aurkitu ahal izango duzu, bai mailaren arabera (6 arean batez ere) edo izen/laburpen/deskribapenagatik 4. area erabiliz kontsulta betetzen duten paketeetako zerrenda bat eta, ez ahaztu aukeratutako hedabidea egoera desberdinetako markatzaileen arabera instalatuko/instalatu gabe/eguneraketa bat egoera hau aldatzeko, soilik egiaztatu edo desmarkatu koadroa pakete izenaren aurretik eta klikatu Aplikatu.

Taula 1.

IkonoaKondaira
Pakete hau jada instalatuta dago
Pakete hau instalatuko da
Pakete hau ezin da aldatu
Pakete hau eguneratuko da
Pakete hau desinstalatuko da


Goiko Screenshot adibideak:

  • DigiKam desmarkatu badut (gezi berdea esaten digu instalatuta dagoela), egoera-ikonoa gorrira joango gorantzako gezi batekin eta desinstalatuko da Aplikatu klikatzean.

  • Qdigidoc egiaztatzen badut (instalatuta ez dagoena, ikusi egoera), laranja gezi bat behera egoera ikono batekin agertuko da eta instalatu egingo da Aplikatu klikatzean.

Mendekotasunak

Pakete batzuk mendekotasun izeneko beste paketeak behar dute lan egiteko. Adibidez liburutegiak edo tresnak. Kasu honetan, Rpmdrake informazioaren leiho bat bistaratuko du, hautatutako mendekotasunak onartzeko, operazioa ezeztatzeko edo informazio gehiago (ikusi goian) lortzeko aukera ematen du. Beste batzuetan hainbat pakete behar diren liburutegiak dituztela, kasu honetan rpmdrake alternatiben zerrenda bistaratzen du informazio gehiago botoi batekin eta beste botoi batekin zein pakete instalatuko den aukeratzeko.



[1] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, rpmdrake root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...