Sare Gunea

draknetcenter

Tresna hau[19] Sarea eta Internet Mageia Kontrol Guneko fitxan pean "Sare Gune" etiketatuta bezala aurkitzen da

Sarrera

Tresna hau abiarazi zenean, konfiguratuta dauden sare guztien zerrendatzen dituen leiho bat irekitzen da, bere mota edozein izanda ere (kabletik, irratitik, satelitetik, etab.). Haietako batean klik egiterakoan, hiru edo lau botoi agertuko dira, sare motaren arabera, sarea zaindu ahal izateko, bere konfigurazioa aldatu edo konektatzeko/deskonektatzeko. Tresna honek ez du sare bat sortzeko asmoa, honetarako ikusi Konfiguratu sare-interfaze berria (LAN, ISDN, ADSL-a, ...) MCC-ko erlaitz berean.

Beheko pantailan, adibide bezala emanda, bi sare ikus ditzakegu, lehena kablekoa da eta konektatuta, ikono honengatik ezagungarria (hau ez dago konektatuta ) eta bigarren sailak sare harigabeak erakusten ditu, konektatu gabe daudela, ikono honegatik ezagungarria eta honengatik hau konektatuta badago. Kolore-kodea beste sare-tipoetarako beti berdina da, berde konektatuta badago eta gorria konektatuta ez badago.

Pantailaren harigabe lekuan, antzemandako sare guztiak ere ikus dezakezu, SSID-rekin, Seinale indarra-rekin, zifratuta badaude (gorriz)edo ez badaude (berdez), eta lan modua. Egin klik hautatu duzun sarean eta ondoren segimendua, Konfiguratu edo Konektatu. Posible da hemen sare batetik bestera joatea. Sare pribatu bat hautatzen bada, Sarearen ezarpenen leihoa (ikus beherago) zabalduko da eta ezarpen osagarriak (enkriptazio gakoa, bereziki) eskatuko dizkizu.

Pantaila eguneratzeko klikatu Freskatu-n.

Pantaila botoia

Botoi honek sare-jarduera ikustea baimentzen dizu, (gorriz, Ordenagailurantz) deskargatzen du eta (berdez, Interneterantz) igotzen da. Pantaila bera da eskuinarekin klikatuz sistemaren bandejan eskuragarri dagoen Internet ikonoaren gainean -> Sare Estatistikak.

Badira sare bakoitzarentzat (hemen eth0 kable-sarea, lo tokiko loopback eta wlan0 hari gabeko sarea da) fitxa bat eta horrek konexio egoerari buruzko xehetasunak ematen duen fitxa bat.

Oharra

Leihoaren behealdean izenburu bat dago Trafiko kontularitza, hurrengo atalean aztertuko egingo dugu.

Konfiguratu botoia

A - kable sare batentzat

Posible da sarea sortzean zehar emandako ezarpen guztiak aldatzea. Gehienetan, egiaztatu IP Automatikoa (BOOTP/DHCP) egin direla, baina arazo kasuan, eskuzko ezarpenak emaitza hobeak eman ditzake.

Egoitza-sare batentzako, IP helbidea beti 192.168.0.x bezalakoa da, Sare-maskara 255.255.255.0, eta Pasabide eta DNS zerbitzariak zure zerbitzu hornitzailearen webgunean eskuragarri daude.

Gaitu sare estatistikak orduro, egunero edo hileroko oinarriaren gaineko trafiko neurriaren kontrolik egotekotan. Emaitzak erakusten dira, lehen zehatutako "pantailan". Behin estatistikak aktibatuta egon sare konexioa berrezarri behar da.

Onartu interfazea Network Manager-ek kontrolatzea:

Atal honetan ez da oraindik idatzi baliabideak falta dira. Laguntza hau idatzi ahal izango duzula uste baduzu, mesedez jarri harremanetan Doc taldearekin. Eskerrak aldez aurretik.

Botoi Aurreratua:

Atal honetan ez da oraindik idatzi baliabideak falta dira. Laguntza hau idatzi ahal izango duzula uste baduzu, mesedez jarri harremanetan Doc taldearekin. Eskerrak aldez aurretik.

B - kable sare batentzat

Aurretik ez ikusitako elementuak soilik azaltzen dira.

Eragilea modua:

Aukeratu Kudeatutako Sargune baten bidezko konexioa bada, detektatutako ESSID bat dago. Aukeratu Ad-hoc puntuz sare punturako bat bada. Aukeratu Master zure sare txartela sarbide bezala erabiltzen bada, zure sare-txartela modu hau onartu behar du.

Enkriptatze modua eta Enkriptatze gakoa:

Sare pribatua bada, ezarpen horiek jakin behar dituzu.

WEP pasahitz bat erabiltzen du, eta WPA erabiltzen duen pasaesaldia baino ahulagoa. WPA Pre-Shared Key WPA home edo WPA personal ere deitzen da. WPA Enterprise ez da maiz sare pribatuetan erabiltzen.

Onartu roaming sarbide puntua:

Roaming teknologia ahalbidetzen du ordenagailua bere sargunea aldatzeko sarera konektatuta dabilen bitartean.

Botoi Aurreratua:

Orrialde hau ez da oraindik idatzi dira baliabide falta dela eta. Laguntza hau idatzi ahal izango duzula uste baduzu, mesedez jarri harremanetan Doc taldea-rekin, eskerrak aldez aurretik.

Ezarpen aurreratuetako botoia

Atal honetan ez da oraindik idatzi baliabideak falta dira. Laguntza hau idatzi ahal izango duzula uste baduzu, mesedez jarri harremanetan Doc taldearekin. Eskerrak aldez aurretik.



[19] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, draknetventer root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...