Ezarri zure suhesi pertsonala

drakfirewall

Tresna hau[44] Mageia Kontrol Guneko Segurtasun fitxan dago etiketaturik "Konfiguratu suebaki pertsonala". Lehenengo fitxako "Konfiguratu segurtasun-sistema, baimenak eta auditoria" tresna bera da.

Oinarrizko suebaki bat instalatzen da modu lehenetsian Mageia-rekin. Kanpoaldetiko konexio guztiak oztopatzen ditu ez badaude baimenduta. Goiko lehen pantailan, zerbitzuak hauta ditzakezu zeinetarako kanpoko konexio-ahaleginak onartuko diren. Zure segurtasunerako, desmarkatu lehen kutxa - Guztia (suebaki gabe) - suebakia desgaitu nahi ez baduzu behintzat, eta soilik beharrezko zerbitzuak egiaztatzeko.

Posible da, portu-zenbakiak eskuz sartzea irekitzeko. Sakatu Aurreratua eta leiho berri bat irekiko da. Beste portuak eremuan, sartu behar diren portuak honako adibideak jarraituz :

80/tcp : ireki 80 portua tcp protokoloan

24000:24010/udp : ireki 24000 portutik 24010 portura udp protokoloan

Zerrendatutako portuak espazio baten bidez bereizi behar dira.

Suebaki erregistro mezuak sistemaren erregistroaren laukia aktibatuta badago, suebakiaren mezuak sistemaren erregistroetan gordeko dira

Oharra

Ez baduzu barne zerbitzu espezifikorik (web edo posta zerbitzaria, fitxategi partekatzea...) erabat posiblea da ezer ez markatuta izatea, gomendatzen dute, ez dizu eragozten Internetera konektatzea.

Hurrengo pantaila Suebaki aukera Interaktiboekin banatzen da. Ezaugarri hauek konexio-saioez zuri ohartaraztea baimentzen dutela espero dute gutxienez lehen lauki Suebaki Interaktiboa Erabili markaturik badago. Bigarren laukia marka ezazu portuak eskaneatu egiten badira (nonbait faila bat aurkitzeko eta zure makinan sartzeko asmoz) abisatzeko. Hirugarreneko lauki bakoitzak hemendik aurrera lehen bi pantailetan ireki zenituen portuena da; beheko pantailan, bi gutunontzi daude: SSH zerbitzaria eta 80:150/tcp. Portu horietan konexioa saiatzen den bakoitzean abisatzeko egiazta itzazu.

Ohartarazpen hauek alerta popups sare applet bitartez eman dira.

Azken pantailan, aukeratu zein sare interfazeak Internetera konektatzen diren eta babestu egin itzazu. Ados botoian klikatu eta gero, beharrezko paketeak jaitsi egingo dira.

Iradokizuna

Ez badakizu zer aukeratu, MCC-en Sare & Internet fitxa, Ezarri sare interfaze berri bat ikonoan begirada bat bota.



[44] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakfirewall root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...