Sartu NFS-rekin partekatutako unitate eta direktorioetara

diskdrake --nfs

.

Sarrera

Tresna hau[37] ordenagailuaren erabiltzaile guztientzako direktorio eskuragarriak deklaratzeko aukera emango dizu. Horretarako erabilitako den protokoloa NFS da, zein Unix edo Linux gehienetan aurkitzen da. Partekatutako direktorioa abiarazterakoan eskuragarri egongo da. Partekatze direktorioetan zuzenean ere sar daiteke, edozein fitxategi kudeatzaile erabiliz.

Prozedura

Aukeratu bilaketa zerbitzarietan partekatze direktorioen zerbitzari zerrenda bat lortzeko.

Klikatu > sinboloa zerbitzari-izenaren aurretik partekatutako direktorioen zerrenda bistaratzeko eta hautatu atzitu nahi duzun direktorioa.

Muntatze Puntua botoia eskuragarri egongo da eta direktorioa non muntatu nahi duzun zehaztu behar duzu.

Muntatze puntua aukeratu ondoren, muntaketarekin aurrera jarraitu dezakezu. Duzu aukera erabilgarriak ere begiratu ditzakezu, eta horiek aldatu Aukerak botoitik. Erabili botoi bera demuntatzeko.

Eginda botoiarekin konfigurazioa onartzean, mezu bat agertuko da galdetuz "/etc/fstab-eko aldaketak gorde nahi dituzu ?" Honek direktorioa abiatzen den bakoitzean ahalbidetzen du, sarea eskuragarri badago. Orduan direktorio berria zure fitxategi nabigatzailean eskuragarri egongo da, Dolphin-en adibidez.



[37] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, diskdrake --nfs root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...