Ordua konfiguratu

drakwizard ntp

Tresna honen[9] helburua da zure zerbitzaria kanpoko zerbitzari batekin sinkronizatutako denbora ezartzea. Ez da lehenespen gisa instalatzen eta drakwizard eta drakwizard-base paketeak instalatu behar dituzu.

Konfiguratu NTP zerbitzari darkwizard ntp-rekin

  1. Ongi etorri pantailaren ondoren (ikus goian), bigarren bat eskatzen dizu, hiru zerbitzari aukeratzea ordu goitibeherako zerrendetatik eta pool.ntp.org bitan erabiltzea iradokitzen du zerbitzari honek beti eskuragarri dauden denbora zerbitzarietara seinalatzen duelako.

  2. Ondorengo pantailetan eskualdean eta herrialdea aukeratzeko aukera ematen du eta, ondoren, laburpen batera iritsiko zara. Zerbait gaizki badago, jakina aldatu dezakezula Aurrekoa botoia erabiliz. Dena egokia izanez gero Hurrengoa botoia sakatu proba jarraitzeko. Denbora pixka bat hartu ahal izango duzu eta, azkenik, beheko pantaila hau lortu:

  3. Klikatu Amaitu botoia tresna ixteko

Egin beharrekoa

Tresna honek urrats hauek exekutatzen ditu:

  • Beharrezkoa bada ntp paketea instalatzea

  • /etc/sysconfig/clock artxiboa /etc/sysconfig/clock.orig-en eta /etc/ntp/step-tickers artxiboa /etc/ntp/step-tickers.orig-en gordetzen;

  • /etc/ntp/step-tickers fitxategi berri bat idazten zerbitzarien zerrendarekin;

  • /etc/ntp.conf fitxategia aldatzen lehen zerbitzariaren izena txertatuz;

  • crond, atd eta ntpd zerbitzuak gelditzen eta abiatzen;

  • Hardware erlojua sistemaren egungo UTC erreferentziara ezartzea.



[9] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drakwizard ntp root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...