3D Mahaigain Efektuak

drak3d

Sarrera

Tresna honek [13] aukera ematen dizu zure sistema eragilearen 3D mahaigain efektuak kudeatzeko aukera. Hauek lehenespenez desgaituta aurkitzen dira.

Pizten

Tresna hau erabili ahal izateko glxinfo paketea instalatuta izan behar duzu. Paketea instalatuta ez badago, instalatzea eskatuko zaizu drak3d hasi aurretik.

Drak3d hasi aurretik menu bat agertuko da. Bertatik aukeratu ahal izango duzu Ez dago 3D efekturik edo Compiz Fusion. Compiz Fusion leiho konposaketa administratzaile/kudeatzaile baten parte da, zein hardware-azeleratuta efektu bereziak barneratzen dituen mahaigainerako. Compiz Fusion aukeratu ezazu hura pizteko.

Programa hau mageia garbi bat instalatu ondoren lehen aldiz erabili baduzu, ohar-mezu bat jasoko duzu ze pakete instalatu behar den Compiz Fusion erabiltzeko adieraziz. Klikatu Ados botoia jarraitzeko.

Beharrezko paketeak instalatu ondoren, Compiz Fusion drak3d menuan hautatutako agertzen dela ikusiko duzu. Aldaketak eragina izateko saioa amaitu eta berriro saioa hasi beharko duzu.

Saioa berriro hasi ondoren, Compiz Fusion aktibatuta egongo da. Compiz Fusion ezartzeko ikusi CCSM Laguntza orrialdea (Compiz Konfigurazio Ezarpen kudeatzailea).

Arazoak konpontzea

Ezin da ikusi Mahaigaina saioa hasi ondoren

Compiz Fusion ahalbidetu ondoren ezin baduzu ikusi mahaigaina berriz hasten, berrabiarazi ordenagailua saio hasiera pantailara itzultzeko. Han Mahaigain ikonoaren gainean klik egin eta aukeratu drak3d.

Berriro saioa hasterakoan, berriro, zure kontua administratzaile eskubideak badauzka, eskatuko zaizu zure pasahitza berriro sartzea. Bestela, erabili administratzaile-kontu bat arazoa eragindako edozein aldaketa desegiteko.



[13] Komando-lerrotik tresna hau abiaraz dezakezu, drak3d root bezala idatziz.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...