Teklatua

DrakX zure hizkuntzarako teklatu egokia hautatuko du. Teklatu bateragarria ez bada aurkitzen, Amerikar teklatua aukeratuko da.

  • Ziurtatu aukeraketa zuzena edo hautatu beste teklatu diseinu bat. Ez badakizu zein den zure teklatuaren diseinu zuzena, zure sistemarekin batera datozen zehaztapenak begiratu edo zure saltokian galdetu. Bada, beharbada, zure teklatua identifikatzen duen etiketa bat izango du. Hemen ere begiratu dezakezu: es.wikipedia.org/wiki/Distribución_del_teclado

  • Zure teklatua zerrendan ez badago, sakatu Gehiago zerrenda bat bistaratzeko, eta ondoren hautatu zure teklatua.

    Abisua

    Gehiago Leihotik teklatu bat hautatu ondoren, instalatzailea lehenengo teklatu hautapen leihora itzuliko da, eta zerrendatik teklatu bat aukeratu duzula irudituko da. Anomalia hau alde batera utzi dezakezu, eta instalazioarekin jarraitu, zure teklatua zerrenda osotik aukeratutakoa da.

  • Ez-Latin karakteretan oinarritutako teklatua hautatzen baduzu, pantaila gehigarri bat agertuko da eskatuz nola nahiago duzu Latin eta Latin ez diren xedapen artean aldatzeko.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...