Txartel Grafikoa eta Pantaila Konfigurazioa

Zuk Mageia-ren instalazio honetarako aukeratu duzun ingurune grafikoarekiko (idazmahai-ingurune bezala ere ezagututa) independenteki, guztiak erabiltzaile interfaze-sistema grafikoan oinarrituta daudeX Window Sistema , edo X soilik deitutakoa. Horrela, KDE, Gnome, LXDE edo beste edozein ingurune grafiko ondo funtzionatzeko, X-en hurrengo ezarpena egokia izan behar da. Aukeratu ezarpen egokia DrakX-ek ez duela ezer aukeratzen edo ez duela egoki aukeratu ikusten baduzu.

  • Txartel Grafikoa: Aukeratu zure txartela zerrendatik behar izanez gero.

  • Pantaila: Aukera dezakezu Plug'n Play posible denean, edo Hornitzaile edo Generiko zerrendako zure pantaila aukeratu. Aukeratu pertsonalizatua pantailaren freskatze horizontaleko eta bertikaleko tasak eskuz jartzea nahiago baduzu.

    Abisua

    Freskatze tasa okerra zure pantaila kaltetu dezake

  • Bereizmena: Hemen pantailan ezarri nahi den ebazpen eta kolore sakonera.

  • Froga: Froga botoia ez da beti agertzen instalazioan zehar. Botoia baldin badago, bere ezarpenak kontrola ditzakezu hura sakatzen. Ezarpena egokia den galdera agertzen bada, "bai" erantzun dezakezu, eta ezarpenak gordeko dira. Ezer ikusten ez baduzu, ezarpenetako pantailara itzuli eta dena berriz konfiguratu ahal izango duzu proba baliozkoa izan arte. Ziurta ezazu konfigurazioa toki seguruan dagoela froga botoia eskuragarri ez badago.

  • Aukerak: Hemen hainbat aukera aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera dezakezu.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...