Hainbat parametroen laburpena

DrakX adimentasunez hautatzen ditu ezarpenak zure sistemaren detektatutako hardwarearen arabera. Ezarpenak egiaztatu ahal izango dituzu hemen eta Ezarri sakatu aldatu nahi baduzu.

Sistema parametroak

Hardware parametroak

  • Teklatua:

    Hemen da non teklatuaren antolamendua ezarri edo aldatu ditzakezun zure kokapen, hizkuntza edo teklatu motaren arabera.

  • Sagua:

    Hemen gehitu edo konfiguratu dezakezu beste gailu batzuk, tabletak, trackballs, etab

  • Soinu txartela:

    Instalatzaileak gidari lehenetsia erabiltzen du, baldin badago. Gidari bat baino gehiago dagoenean agertzen da beste bat aukeratzeko aukera soilik, baina bat ere ez dator lehenetsita.

  • Interfaze grafikoa:

    Atal honen bitartez, zure txartel grafikoa(k) eta pantaila konfigura dezakezu.

    Informazio gehiagorako, ikus honela deritzon atala “Txartel Grafikoa eta Pantaila Konfigurazioa”.

Sare eta Internet parametroak

  • Sarea:

    Zure sarea hemen ezarri ditzakezu, baina gidari libre gabeko txartelentzat (nonfree), berrabiarazi ostean egite hobea da, Mageiaren Kontrol Gunean, non-free biltegiak gaituta eduki ondoren.

    Abisua

    Sare txartel bat gehitzen duzunean, ez ahaztu zure suebakia interfazena ezartzen, ikusteko ere.

  • Proxiak:

    Proxy-zerbitzari batek zure ordenagailuaren eta Interneten arteko bitartekari bat bezala jokatzen du. Sail honek proxy-zerbitzua zure ordenagailuak erabiltzeko ezarpenak jartzeko baimentzen dizu.

    Zure sistema administratzaileari kontsultatu beharko diozu eskuratzeko hemen sartu beharreko parametroak

Segurtasuna

  • Segurtasun Maila:

    Hemen ezarri daiteke zure ordenagailurako desiratzen duzun segurtasun maila, gehienetan, lehenetsitako ezarpena (Estandarra) egokitzen du erabilera orokorrerako.

    Begiratu zure erabilerara hoberen egokitzen den aukera.

  • Suebakia:

    Suebaki baten asmoa, zure artxibo garrantzitsuen eta Internetetik dabiltzan asmo txarreko jende ugariren, lapurtzen saia daitezkeen edo zure artxiboak arriskuan jarri dezaketenen artean hesi bat jartzea da.

    Aukera itzazu zure sisteman sartu nahi dituzun zerbitzuak. Zure aukeraketa zure ordenagailuan egiten duzun erabileraren mende egongo da.

    Abisua

    Kontuan izan dena ahalbidetzea (suebaki gabe) oso arriskutsua izan daitekeela.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...