Aukeratu zure Pantaila

DrakX pantailen datu-base osoa dauka, eta normalean zurea behar bezala identifika dezake.

Abisua

Pantaila ezaugarri ezberdinak dituen bat aukeratzea zure pantaila edo bideo osagaiak kaltetu dezakete. Mesedez, ez zaitez saiatu ezer egiten zer egiten duzun jakin gabe. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure pantailaren dokumentazioa.

Pertsonalizatua

Aukera horrek bi parametro kritiko, freskatze maiztasun bertikala eta sinkronismo horizontala aldatzea uzten du. Freskatze maiztasun bertikala nola freskatuko den pantailan askotan zehazten du, eta sinkronismo horizontal tasa zein lerro ikus daitezke.

GARRANTZITSUA da ez aukeratzea pantaila mota bat zure benetako panatilaren freskatze tasa baino haundiagoa duenik, kaltetu baitezake. Zalantzarik izanez gero, ezarpen kontserbadore bat aukeratu eta ikusi zure pantailaren dokumentazioa.

Plug 'n Play

Hau da aukera lehenetsia eta pantaila pantailaren mota datu-basetik zehazten saiatzen da.

Hornitzailea

Instalatzaileak ez du behar bezala zure pantaila detektatu, eta zein duzun baldin badakizu, hautatu ahal izango duzu hautaketa zuhaitzean:

  • hornitzailea

  • pantailaren fabrikatzailearen izena

  • pantailaren deskribapena

Generikoa

hautatu 30 talde inguruko pantaila ezarpenak 1024x768 @ 60Hz pantaila lauak eta eramangarriak bezalakoak erabiltzen dira. Hau da, askotan pantaila aukeraketa talde on bat da Vesa kontrolatzile txartela erabili behar den bideo txartelr eta ezin da automatikoki zehaztu. Berriz ere, zure aukeraketa kontserbadorea izan behar da.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...