Abiatu Mageia Zuzeneko sistema bezala

Euskarria abiarazten

Diskotik

Zuzenean abiarazi dezakezu irudia erre duzun (CD-ROM, DVD-ROM ...) baliabidetik. Normalean zure CD/DVD unitatean txertatzea besterik ez da behar instalazioa automatikoki abiarazteko ordenagailua berrabiarazi ondoren. Hori gertatzen ez bada BIOS-a konfiguratu beharko zenuke edo zeinetatik ordenagailua martxan jarriko den periferikoa aukeratzea eskainiko zaituen tekla bati zapaldu.

Hardwarea eta konfiguratuta arabera nola dagoen, hurrengo bat edo bi pantailetako beste bat lortzen da.

USB gailu batetik

Zure irudia ISO irauli duzun USB gailu horretatik abia dezakezu. Zure BIOS ezarpenen arabera, abiarazketa agian zuzenean USB gailua dagoeneko portu batean sartuta dagoela. Hori gertatzen ez bada BIOS-a konfiguratu beharko zenuke edo zeinetatik ordenagailua martxan jarriko den periferikoa aukeratzea eskainiko zaituen tekla bati zapaldu.

BIOS/CSM/Legacy moduan

Lehen pantaila BIOS moduan abiarazten den bitartean

Erdiko menuan, hiru ekintzen artean erabaki behar duzu:

  • Mageia Abiarazi: Horrek 5 Mageia konektatutako baliabidetik hasiko dela esan nahi du (CD / DVDa edo USB memoria) diskoan ezer idatzi gabe , beraz, sistema oso geldoa espero da. Behin abiatuta, instalazioa jarrai dezakezu disko gogor batean.

  • Mageia Instalatu: aukera hau zuzenean instalatu egingo da Mageia disko gogorrean.

  • Disko gogorretik abiarazi: aukera honek aukera ematen du disko gogorretik abiarazteko, ohikoa den bezala, (CD/DVD edo USB) baliabidea konektatuta ez dagoenean. (Mageia 5-ean ez du funtzionatzen).

Menuaren azpikaldean, Abio Aukerak daude:

  • F1 - Laguntza. Azaldu aukerak "splash", "APM", "acpi" eta "Ide"

  • F2 - Hizkuntza. Aukeratu pantailen hizkuntza.

  • F3 - Pantailaren bereizmena. Aukeratu testua, 640x400, 800x600, 1024x728 artean

  • F4 - CD-Rom. CD-Rom edo besteak. Normalean, instalazioa txertatuko instalazio euskarri batetik egiten da. Hemen, hautatu beste iturri bat, FTP edo NFS zerbitzariak bezalakoa. Instalazioa zabaltzen baditu SLP zerbitzari batekin sare batean, hautatu instalazio iturria aukera honekin zerbitzarian eskuragarri.

  • F5 - Driver. Bai edo Ez. Sistemak disko optikoak ontrolatzailea eguneraketarik duen jakitun da eta instalazio prozesuan zehar txertatzeko eskatzen du.

  • F6 - Kernel aukera. Hau zure hardware eta gidarien erabileraren araberako aukerak zehazteko modu bat da.

UEFI moduan

Lehen pantaila diskotik UEFI sistema abiaraztean

Aukera bakarra duzu Mageia Live moduan exekutatzeko (lehenengo aukera) edo instalazioa prozesatzeko (bigarren aukera).

USB batetik abiarazi baduzu, hau da, aurreko lerroetako kopia bat bi lerro osagarrirekin lortzen dira "USB" atzizkiarekin. Haiek aukeratu behar dituzu.

Kasu bakoitzean, lehen urrats bera aukeratu hizkuntza, ordu-eremua eta teklatua, ondoren, prozesu ezberina da, Live moduan urrats osagarriekin.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 14/07/2017
loading table of contents...