Partizioa egiten

Pantaila honetan zure disko gogor(ren) edukia ikus dezakezu eta DrakX partizio morroiak Mageia instalatzeko aurkitu duen tokia ikusi.

Beheko zerrendatik erabilgarri dauden aukerak bereziki aldatuko dira zure disko gogor(rren) diseinu eta edukien arabera.

  • Lehendik dauden Partizioak

    Aukera hori eskuragarri badago, orduan Linux partizioak bateragarria aurkitu egin dira eta instalazioa erabili ahal izango du.

  • Erabili Espazio Hutsa

    Erabili gabeko espazio baduzu zure disko gogorrean orduan aukera hau erabiliko da zure Mageia instalazio berriarentzat.

  • Erabili Espazio Librea Windows-en Partizioan

    Lehendik dauden Windows partiziotik erabili gabeko espazioa baduzu, instalatzaileak, erabili ahal izateko eskainiko dizu.

    Hau zure Mageia-ren instalazio berrirarentzako lekua uzteko modu erabilgarria izan daiteke, baina eragiketa arriskutsua da, beraz, fitxategi garrantzitsuen babeskopia egin behar duzu!

    Kontutan prozedura hori dakar Windows partizioaren tamaina murrizteko. Partizio honek "garbi " egon beharko du, hau da, Windows azken aldiz erabili denean ondo itxita egon behar du. Halaber desfragmentatuta egon behar du, baina horrek ez du bermatzen partizioko fitxategi guztiak mugitu egin direla erabiliko den eremutik kanpo. Hori dela eta, Guztiz gomendagarria da zure fitxategi pertsonalaren babeskopia bat egitea.

    Aukera honekin instalatzailea gainerako Windows-en partizioa urdin argiz eta etorkizuneko Mageia partizioa urdin ilunez euren xede tamainekin erakusten ditu. Tamaina hauek egokitzeko aukera duzu klik eginez eta partizioen arteko hutsunea arrastatuz. Ikusi beheko pantaila.

  • Ezabatu eta erabili disko osoa.

    Aukera honek disko osoa erabiliko du Mageia-rantzat.

    Oharra! Aukeratutako disko gogorraren datu guztiak ezabatuko dira. Kontuz ibili!

    Diskoko zati bat beste zerbaitetan erabili edo jada galdu nahi ez duzun informazioa baduzu,, ez ezazu aukera hau erabili.

  • Pertsonalizatua

    Honek erabateko kontrola ematen dizu instalazioan jartzen zure disko gogorrean.

Partizioak dimentsionatzen:

Instalatzaileak eskuragarri dauden leku partekatuko ditu honako arauen arabera:

  • Eskuragarri dagoen leku guztia 50GB baino gutxiago bada, partizio bat baino ez da sortuko /, ez baitago /home partizioa bereizita .

  • Eskuragarri dagoen leku guztia 50GB baino gehiago baldin bada, orduan, hiru partizio sortuko dira

    • 6/19 erabateko espazio libretik /-ra esleitzen da 50 GB-ko gehiengoarekin

    • 1/19 4 GB gehienez trukatzeko esleitzen da

    • gainerakoa (gutxienez 12/19) da / home-ra esleitzen da

That means that from 160 GB and over of available place, the installer will create three partitions: 50 GB for /, 4 GB for swap and the rest for /home.

Oharra

If you are using an UEFI system, the ESP (EFI System Partition) will be automatically detected, or created if it does not exist yet, and mounted on /boot/EFI. The "Custom" option is the only one that allows to check it has been correctly done

Abisua

Zenbait disko gogor berri 4096-byteko sektore logikoak erabilitzen dituzte, 512 byte estandarraren ordez. Hardware librerik ezagatik partizio tresna ez da egiztatu halako diskoetan. Gainera, SSD disko batzuek 1MB baino gehiagoko ezabatze bloke bat darabilte. Iradokitzen dugu aurrez partiziorako beste tresna mota bart erabiltzea gparted bezala, mota honetako disko bat izanez gero, eta hurrengo konfigurazioak erabil ditzala:

"lerrokatu" "MiB"

"Aurreko espazio librea (MiB)" "2"

Ziurtatzen partizio guztiak sortzen diturela megabyte kopuru batekin.


CC BY-SA 3.0
Uploaded on 02/10/2016
loading table of contents...